XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Organo administrariak kreatu ziren Indietako Kontseilu Batzarra, Kontratazio Etxea, birrerregetzak (Nueva España, Peru, Nueva Granada, eta El Plata), indioen Cabildo-ak eta espainolen Cabildoak.
Kulturaren desarroilatzeko asmoz irakaskuntza bultzatu zen monastegietan indio guztientzat lehen eta bigarren mailako eskolak kreatuz.
XVI. mendean lau unibertsitatetan irakasten zen (Santo Domingo, Mexiko, Lima, eta Bogotako Santa Fe), eta XVII. mendearen azkenaldera, hemeretzi baziren, Lima-koa eta Mexiko-koa zirelarik nagusienak, ematen ziren gaiak kontutan hartzen baiditugu, Teologia, Deretxo, Arte, Medizina, etab... eta hizkuntza indijenak, azteka eta ketxua.
Amerika-ko lehen inprimategia Mexikon agertu zen 1535ean eta laister zabaldu ziren hiri handienetara.
Garrantzi handia izan zuten ere bibliotekak eta berriro Mexikokoa egin zen denetan gailenena Unibertsitate mailan, 10000 liburu bait zituen lerroturik.
Agerpen intelektualik eman zen.
Esan dugunez, Ruiz de Alardon dramaturgo handia Mexiko-n jaio eta bertako unibertsitatean formatu zen; zenbait poema epiko ederrenetarikoak Amerikan idazten dira:
Mundu Berrian beste herririk ez zegoen Mexiko hiriburuak bezain ongi muntaturiko zentro zientifikorik zuenik, Alejandro Humboldt-ek lur haietara egin zuen bidai batean idatzi zituen oharretan zioenez.
Aurrerakuntza hura arteetan ere ezagutzera eman behar zen, eta halaxe zen.